correu@lamardamics.org
  La Mar d'Amics

 

La Mar d’Amics elkarteak Kataluniako Costa Bravan dauka egoitza, Palamosen hain zuzen. Elkarte honek Katalunia Herrietako (Païssos Catalans-eko) itsasoko ondarea berreskuratzeari eta nabigazio tradizionala hedatzeari ekiten dizkio. La Mar d’Amics, Kataluniako Itsaso eta Ibaiko Kultura eta Ondarerako Federakuntza kidea da eta beste elkarte, erakunde eta museoekin elkarlaneko harremanak dauzka.

Era berean, La Mar d’Amics elkartea itsasoko ondare materialak eta materiagabeak errekuperatzeko lanak burutzen ari da . Alde batetik, une honetan, Elvira, 1942ko inguraketa-arrantza motako arrantz-ontzia zaharberritzen ari da. Bestetik, orain dela gutxi, marinel-gaiei buruzko hiztegi grafikoa ikertu, idatzi eta kaleratu du, hain zuzen: “Paraules de Mar – Recull terminològic de navegació tradicional”. Gainera, hileko nabigazio eta ondareri buruzko marinel-solasaldiak (Tertúlies Marineres) antolatzen ditu.

Gure elkartea, bai bertako bai atzerriko edozein erakunderekin, bere jardueren artean itsasoko ondarea edota nabigazio tradizionala hedatzea helburu nagusien dituela, lan egiteko irekita dago.